NORENTZAT ZUZENDUTA
11 urtetik 18 urterarteko mutil eta neskentzat zuzuenduta dago. Adin bakoitzeko taldeak egingo dira jokoak, ariketak eta txapelketak egiteko. Egun osoko ekintzak izango dira
ZER LANDUKO DUGU
Astean zehar Euskal Pilotaren hainbat espezialitate landuko ditugu. Espezialitate guztietan jokoak, ariketak eta tailerren bat egingo da. Hauek izango dira espezialitateak:
- Astelehenean esku-pilota
- Asteartean Zesta-punta
- Azteazkenean palazko espezialidadeak
- Ostegunean joku zuzena, Baztanera egingo dugu irteera
- Ostiralean finalisten eguna
NON EGINGO DA
Gasteizko Beti-Jai pilotalekuan egingo dira eta ostegunean irteera bat egingo dugu Baztanera.
Beti-jai pilotalekuan 6 pilotaleku ezberdin ditu:
Beti-jai pilotalekuan 6 pilotaleku ezberdin ditu:
- Ogueta frontoia: Kolore berdeko ezker paretadun frontoia, 38,5 metrokoa eta lurzorua "asfalto" da.
- Maitena trinketea: Kolore berdeko trinketea, 30 metrokoa eta lurzorua "asfalto" da.
- Olave frontoia: Kolore berdeko ezker paretdun frontoi luzea, 54,5 metrokoa eta lurzorua "asfalto" da.
- 3, 4, 5 frontoiak: Kolore berdeko ezker paretadun frontoiak, 35 metro (3 frontoia), 30 metro (4 frontoia) eta 20 metro (5 frontoia) eta lurzorua "asfalto" da.






Aupa talde, zuen blogari bistarazu txiki bat eman ondoren, ondorengo ondorioak ateratzeko aukera izan dut:
ResponderEliminar1- Ebaluazio irizpide nagusiei dagokienez: Datuak jasotzeko iturri batzuk erabili dituztela ikus dezaket, hala nola, elkarrizketaren bat, bideotxo batzuk … Grafikoen erabilerarik ez dut aurkitu, baina antolaketa nahiko egokia iruditu zait, hobetu daitekeen arren. Ikt tresnen erabileraren berri izan dut blog honetan, argazki, bideo … dezente baitaude. Bloga argia eta ordenatua da nire ustetan, garbia. Kolaborazio lan apur bat ikus daiteke hemen. Hizkuntzaren aberastasun maila aztertuz, oso egokia iruditu zaidala aipa beharra daukat.
2- Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez: Egingo diren jardueren deskribapena argi eta garbi ikus dezakegu blog honetan. Bertan, aipatzen da, txapelketa eta irteera desberdinak burutuko direla eta honako hauek jendea erakartzeko tresna modura erabil daitezkeela uste dut, ongi pentsatutako ideia. Nahiz eta udalekuen kostua zehaztu, ez dute aipatu zer erakunde mota osatzen duten eta horrez gain gastuen aipamenik ere ez dut aurkitu. Jarduerak non burutuko diren, argi eta garbi zehazten dute blog honen egileek. Hala ere, inkestaren bat eta harremanetan jartzeko modua faltan botatzen dut blog honetan, nahiz eta korreo elektroniko baten berri eman. Kontaktatzeko telefono zenbakiren bat ipintzea komenigarria izango litzateke. Erreferentziei dagokienez, modu egoki batean adierazirik agertzen dira hemen.
3- Kalifikazioari dagokionez, aurreko esandako guztia kontutan izanda, 8,5-ekoa ezarriko nieke.
4- Ander Garin, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1.maila.
EUSKAL PILOTAREN ASTEA
ResponderEliminarIrizpide orokorrak:
Iturri ezberdinak erabili dituzte baita elkarrizketak ere.
Eskema batzuk falta botatzen ditut lagungarri izango zirenak.
Argazki batzuk agertzen dituzte eta baita bideoak ere.
Bloga ez zait oso ordenatua iruditu, adibidez egunak sarrera moduan jartzea. Blogaren diseinua aldatuko nuke.
Kolaborazio lana ez da bideoetan edo elkarrizketan ikusten baina, garbi dago la hau ez dagoela pertsona bakarrak eginda.
Nahiz eta akats batzuk egon nahiko ongi dago idatzia.
Irizpide zehatzak:
Sarreran garbi azaldu dute beraien jardueren deskribapenak.
Ez dute azaldu beraien erakundea zein motatakoa den eta zein asmo dituen.
Erabiltzaileen ezaugarriak azaldu dituzte.
Instalazioa Beti-Jai izango dela garbi jarri dute.
Giza baliabideak ez dituzte azaldu.
Zein material erabiliko duten garbi azaldu dute.
Beraien proiektuaren helburuak zein diren ez dute esan.
Jarduerak garbi azaldu dituzte.
Diru-sarrerak eta gastuak ez dituzte jarri.
Erakartzeko proposamenak ez dituzte oso garbi azaldu.
Txapelketak eta ikastaroak egingo dituztela ongi azaldu dute.
Intereseko estekak jarri dituzte.
Erreferentziak garbi jarri dituzte.
Ebaluazioa:
Hau ikusi ondoren, esan beharra daukat blogaren diseinua ez dela oso ona nire ustez eta gainera irizpide batzuk falta zaizkiela, baina bestela ongi dago.
Nota: 6
Julen Apeztegia Elexpe, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. maila
Euskal pilotaren astearen inguruko blog hau egokia da bertako egitura irakasleak eskatzen duenarekin bat baitator.
ResponderEliminarEbaluazio irizpide nagusien arloan, e- rubrika errespetatu dute ( informazio iturriak, IKT tresnak, argitasuna...). Informazioa argitzeko argazki eta bideoak zintzilikatu dituzte bloga erakargarriagoa eginez.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruan, gehienak jarri arren, proiektua burutzeko beharrezkoa duten aurrekontua kalkulatzea falta zaie. Hori ezinbestekoa egingo zaie diru-laguntzak eskatzeko garaian.
Hau esanda esan beharra dago batzuentzat blogeko edukia murritza izango den arren, informazioa zehatza eta ulergarria dela. Beraz, egindako lanarengatik zoriondu behar zaie.
Kalifikazioa: 8,5
Martxel Intxausti Lasarte, 1.go mailako ikaslea
1.Ebaluazio irizpide orokorrak. Bloga interesgarria dirudi hasiera batean. Blogaren testu guztiak ordenatuak daude, zehaztasunez idatzita eta ortografikoki ondo idatzia akats txiki batzuk kenduta. Bloga osatzeko, informazio iturri desberdinak erabili dira, haien artean, elkarrizketa bat,tailerrak gauzatzeko bideoak eta argazkiak. IKT-ren tresnen erabilera ez da oso handia, baina bai ezinbesteko kontuentzako, tailerra egiteko bideoa, eta erabiliko duten materialaren eta instalazioen argazkiak.
ResponderEliminar2.Ebaluazio irizpide zehatzak. Honetan, tailerren helburua argi eta garbi adierazten da,baita jarduerak gauzatzeko dituzten instalazioak eta material baliabideak ere. Gero, pilota aste honetan parte har dezakeen jendearen ezaugarriak aipatzen dituzue, eta horrekin batera jarduera motak eta horien kopurua. Argi ez dagoena da zer antolatzaile mota zareten, irabazteko asmorik ba al duzuen ala ez. Horretaz gain, ariketak proposatzen dituzue eta aste horretan antolatutako ekitaldi desberdinak( txapelketak, ikastaroak…) ageri dira. Faltan botatzen da egiten dituzuen jarduera moten artean adibideren bat bideo baten bitartez edo.. Honekin esan nahi dut, bost egunetan zehar plangintza bat antolatzen duzuela ariketa desberdinekin, baina erabiltzaileak erakartzeko ariketa batzuen adibideak falta direla. Bukatzeko, proposatzen duten ideia garatzeko jarritako bideoak,elkarrizketa eta argazkiak aproposak dira.
Blogaren nota: 8,5.
Jon Ander Aguinaco Anuncibay, Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzien fakultateko ikaslea. 1.Maila.
Blog interesgarria dirudi. Irakasleak eskatutako ezaugarri gehienak ditu eta ulerterraza da, kontzeptuak ondo laburtu dituzte ideiak argi usteko. Egitura ona dauka, atalak ondo bereiz; eta testu guztiak ordenatuak daude, ortografia akats batzuk dauden arren.
ResponderEliminarInformazio iturri desberdinak erabili dituzte (blogak, web orriak...), baita bloga aberatsagoa egiten duen elkarrizketa bat. Aldiz, erabilitako IKT tresnak ez dira oso ugariak baina bai nahikoak hainbat gauza (instalazioak, pilota modalitate desberdinak...) erakusteko.
Argi azaltzen dute pilatako aste hau nori zuzendua dagoen eta hori ekiteko daukaten instalazioak, baina ez dute azaltzen zer antolatzaile mota diren eta dirurik irabazteko asmorik duten (gastu eta irabazi datu batzuk falta). Bestalde, saio bakoitzeko plana azaltzen duzue (egingo diren ariketak eta ekitaldiak) baina ez duzue ariketa horiei buruzko azalpenik ematen, nondik norakoak diren jakiteko. Akats horiek zuzenduz erakargarriagoa egitea lortuko duzue. Egindako lanagatik eta gainera bi kide soilik izanda, 8ko kalifikazio merezi duela uste dut.
Javier Barroso Valles, 1. maila JFKZF
IRIZPIDE OROKORRAK
ResponderEliminarIrizpide orokor guztiak ondo landuak agertzen dira, ondo landuak eta oso ondo azalduak.
Aipatu behar dudana da bideo bat jarri dutela ikusi ezin dezakedana “video privado” jartzen duelako trailerra orrialdean.
Hori kenduta beste IKT, erreferentziak eta iturriak egokiak dira.
IRIZPIDE ZEHATZAK
Irizpide zehatzei dagokionez irakasleak eskatzen dituzten agertzen bat izan ezik: ez dute aurrekonturik egin.
EBALUAZIOA
Aurretik aipatu ditudan 2 aipamen horiek kenduta ikusi dezakegu la nona egin dutela, pixkathobeto azalduta egon ahal ziren puntu batzuk baina orokorrean lan fina egin dute. Beraz, nota 8.5a dela uste dut.
Jon Garoa Muro Lopez de Munain, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. Maila
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarIrizpide orokorrei dagokienez, oso blog landua egin duzuela iruditu zait. Informazioa iturri ezberdinetatik atera dutela aipatu behar da, eta era berean, egokiak direla. Gainera, hainbat IKT jarri dituzte.
ResponderEliminarArgi azaltzen dute aste hau nori zuzentzen dioten eta hori giteko erabiliko dituzten instalazioak, baina ez dute azaltzen zer antolatzaile mota diren eta dirurik irabazteko asmorik duten (gastu eta irabazi datu batzuk falta baitira).
Hala eta guztiz ere, beste gauza gehienak jarri dituzte eta oso blog landua dela iruditu zait. Beraz, nire kalifikazioa 9 bat da.
Unai Iglesias
ResponderEliminarEUSKAL PILOTA ASTEA
Nabari da informazio iturri ezberdinak erabili dituzuela blog hau egiteko eta horregatik oso itxura landua du. Ideia ona iruditzen zait gainera aste bat pilotari dedikatzea.
Irizpide orokorrei dagokienez, lehen esan bezala informazio iturri ezberdinak erabili dituzue eta gainera argazkiak lagungarriak dira, bloga erakargarriagoa egiten dute.
Irizpide zehatzei dagokienez, planifikaturiko aktibitateak ongi azalduta daude baina aipatu behar da kontaktatzeko modurik ez duzuela azaldu eta hori garrantzitsua dela iruditzen zait.
Besterik gabe, bloga oso ondo dago eta nire nota 8,5 da.
ANE GOROSTEGI, 1.MAILA
1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzte. Instalazioak bisitatu dituzte eta elkarrizketa bat egin dute. Nire ustez, elkarrizketak aproposagoak dira bideoetan edo audioetan, sinesgarritasuna eta parte hartzea bermatzeko. Aurkezpen argia egin dute. IKT tresnak erabili dituzte, argazkiak eta bideoak batez ere. Blogaren diseinua erabilterraza eta ordenatua da. Lehen aipatu bezala, elkarrizketako kolaborazio lana ezin da ziurtatu. Idatzia argia da eta ez dut ikusi akats ortografiko nabaririk.
ResponderEliminar2. Jardueraren deskribapen orokorra egin dute. Eskuragarri dituzten instalazioak aurkezten dituzte. Nori dagoen zuzendua eta landuko diren espezialidadeak argi utzi dituzte. Orokorrean, ebaluazio irizpide zehatzak bete dituzte, baten bat utzi badute ere, adibidez; aurrekontua. Bestalde, kontuan hartu behar da bi kide direla taldean eta ez dela lan erraza.
3. Nota: 8
4. Pablo Lopez Martinez (JFKZ 1. maila)
Iepa bikote! Hemen duzue blog-aren inguruko nire iritzia:
ResponderEliminar• Ebaluazio irizpide nagusiak:
Hasteko esan, hainbat informazio iturri erabili dituztela, baita, IKT-ak ere; hala nola, bideoak, argazkiak … Argitasunari zein diseinuari dagokionez, informazioa erraz topatzen da eta egitura ona dela pentsatzen dut, informazioaren gehiengoa era eskematikoan dagoelako. Haien kolaborazioari dagokionez, hasieran egileen izenak ageri badira ere ondo egongo litzateke haien bideo edo argazkiren bat gehitzea. Hizkuntzari dagokionez, hainbat akats topatu ditudala esan beharra daukat; haien artean honakoak: “… formulario bete behau da. Formulario bete ondoren edo Beti Jai pilotalekura azteazkenero …”, askari beharrean “azkari”, espezialitate beharrean “espezialidade”, segurtasun beharrean “segurtazun”, final laurdenak beharrean “semifinalak”…
• Ebaluazio irizpide zehatzak:
Irizpide zehatzei dagokienez, aurrekontuaren inguruan gehiago sakontzea ondo egongo litzatekeela uste dut eta artikulu edo libururen batetik informazio gehigarria lortzea ere interesgarria dela deritzot. Hala ere, orokorrean lan ona burutu dute eta gainontzeko atalak oso ondo garatu dituzte. Gainera, antolatu duten astean jorratuko dena oso interesgarria eta erakargarria iruditu zait.
• Kalifikazioa:
Gauzak horrela, bikoteari emango diodan nota 8koa izango da.
• Izar Agirretxe Iradi, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak 1. maila.
Euskal pilotaren astea
ResponderEliminar- Irizpide orokorrak:
Nabaritzen da informazio iturri ezbedin erabili dituztela, blogaren egitura txukuna da eta ordenatu dago, oso erraz aurkitzen dira irizpideak. IKT tresnei dagokionez bideo eta argazki ugari daude, eta hizkuntzaren erabilera ona da.
-Irizpide zehatzak: Blogaren ideia interesgarria da, aurkezpenean argi usten dute zer egingo duten, non eta norentzat. Hala ere, ez dut aurkitu haiekin harremanetan jartzeko modurik. Beraz, nire kalifikazioa: 9
Ander Serna JFKZ 1. Maila
Informazio-iturriei dagokienez, ezberdinak erabili dituztela ikusi daiteke. IKT tresnei dagokionez, hainbat bideo eta argazki erabili dituzte, bloga erakargarriagoa eginez. Hala ere, presentazio bideo bat faltan somatzen dut, nortzuk diren jakin ahal izateko. Diseinuaren aldetik, informazioa erraz aurkitu daitekeela eta egitura ona dela esan behar dut, idatzitako testuak motzak eta ulertzeko errazak dira eta. Antolatutako jarduerak interesgarriak eta erakargarriak suertatu zaizkit. Azkenik, akatsei dagokionez, hainbat akats ikusi ditudala esan beharra dago eta aurrekontuak faltan somatzen ditut.
ResponderEliminarGuzti hau esan ondoren, nire kalifikazioa 8koa da.
Eider Silva, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. Maila
Aupa bikote! Hemen uzten dizuet nire blogaren iritzia eta kalifikazioa.
ResponderEliminar1.Ebaluazio irizpide orokorrak. Blog honek ez dauka misterio handirik. Oso diseinu eta egitura sinplea dauka, eta faltan botatzen da egunen azalpenetan informazio gehio. Horretaz aparte, erraz aurkitzen da informazioa eta aurkezpena eta hizkuntza onak dira. IKT zenbait tresna erabili dituzte, baita elkarrizketa bat ere. Informazio iturriei dagokienez, ikusten da denbora hartu dutela zenbait iturri behatzeko.
2.Ebaluazio irizpide zehatzak. Euskal Pilotaren Aste honekin duten helburua argi utzi dute, baita helburu hori gauzatzeko instalazioak eta materialak. Oso argi ez dagoena da ze motatako elkartea zarete, ea diru-sarrerak edukitzeko asmoa duzuen edo ez Horretaz gain, ariketak eta antolatutako ekitaldiak agerian daude, baina ariketa horien adibideren bat faltan botatzen da.
Hau guztiagatik, nire kalifikazioa 7 da.
Mikel Carlos de Vergara Zudaire, JFKZ 1.maila
1) Ebaluazio irizpideak: Blog interesgarria da. Izan ere argi dago, bloga burutzeko informazio iturri desberdinak erabili dituztela, Hala nola; Artikuluak, elkarrizketak, web orrialde desberdinak… eta horiek guztiak txukuntasunez eta erraz ulertzeko modu batean antolaturik daude. Bestalde multimediari dagokionez, bloga argazki anitzez eta bideo batez aberastu dute, eta esan beharra dago oso argazki zehatz eta egokiak erabili dituztela, adibidez: Gasteizko Pilotaleku desberdinen argazkiak, Baztango joko tradizionalen argazkiak…
ResponderEliminarZerbait negatiboa apatzekotan, bideoa izango litzateke, izan ere ezin baitaiteke ireki pribatua delako. Hala ere argazkiak interesgarriak izan dira informazioa modu errazago batean ulertzeko. Hizkuntzaren aberastasunari eta kalitateari dagokionez, akats ortografiko nabariak agertzen dira.
2) Irizpide zehatzak: Bigarren ebaluazio irizpideak ere ongi bete dituzte. Sarrera egokia sortu dute “Euskal pilotaren astean” burutuko diren ekintzak eta helburuak ongi zehaztuz. Nori zuzendua dagoen ere argi uzten dute sarreran. Jarduera motak eta kopurua ahalik eta gehien zehazten saiatu dira, eta aldi berean ekintzak burutuko diren instalazioak eta lekuak argitasunez adierazten dire blogean.
Bestalde, oso gailu egokia iruditu zait izen ematearen papera, (nahiz eta diru sarrerak eta gastuak ez diren aipatzen).
Bukatzeko, beraien helburuak argiak eta zehatzak dira ( oso garrantzitsua edozein proiektutan), eta horretarako erreferentzia anitzak erabili dituzte. Esateko: youtube-ko bideo asko, argazkiak lortzeko web orrialde asko eta Juan Pedro Martinez Lagos-i buruturiko elkarrizketa. Blog interesgarri eta aberatsa.
Kalifikazioa: 8,5
Aritz Castro, Jarduera fisikoari eta kirolari aplikatutako zientziak 1.maila.
Informazioa lortzeko iturri desberdinak erabili dituzte, baina ala ere liburu edo artikuluren bat faltan bota dut. Blogaren diseinua sinplea da eta informazioa bilatzea oso erraza da, ondo antolatuta baitago. Diseinu oso erakargarria izan ez arren IKT tresnen erabilerak blogari itxura politagoa ematen dio eta gehiago irakurtzeko gogoak pizten dizkizu. Euskal pilotaren astearen hleburua argi ikusten da eta egunero egingo denaren azalpenak parte hartzera bultzatzen zaitu. Haiekin kontaktuan jartzeko modurik ez da blogean agertzen eta hori gauza garrantzitsu bat iruditzen zait. Beraz nire kalifikazioa 8 izango da
ResponderEliminar1- Ebaluazio irizpide nagusiak:Informazioa iturri desberdinetatik atera dute eta elkarrizketak ere egin dituzte. Orokorrean ondo antolatua dago bloga, baina eskema bat lagungarria izango litzateke. IKT tresnen erabilera ona da, argazkiak eta bideoak erabili dituzte bloga osatzeko. Blogaren antolamendua ona da. Kolaborazio ez da irudi edo bideo batekin agertzen, baina suposatzen da bloga denen artean egin dutela. Hizkuntzaren erabilera orokorrean zuzena da nahiz eta akats batzuk agertzen diren.
ResponderEliminar2- Ebaluazio irizpide zehatzak: Jarraitu beharreko irizpide zehatzak blogean agertzen dira, aurreikusitako diru sarreara eta gastuak izan ezik, baina orokorrean oso blog txukuna eta interesgarria iruditzen zait.
Kalifikazioa: 9
Beñat Leiza Balda-Jarduera fisikoari eta kirolari aplikatutako zientziak 1.maila